XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IV. ERIOTZEA TA EZKILAK

1. A) Ezkilak drindots luzea edo dolua duenean norbait fite ilen da.

B) Txilinak durundi andi daukenean, askok il bear dabe.

2. A) Sagarako txilintxa eta ezkilarenak batera yotzen badute, norbait fite ilen da.

B) Aragonen ere berdin uste dute.

V. ILA BEGIRA

1. A) Il bat begiak zabalik gelditzen bada, beste baten eske dago. B) Hagoa zabalik baldin badu ere bai.

2. Gaiso bat, ogean ezarritxo dagola, izara nai ganeko estalkiak atzamarrakaz batzen asten danean, beste mundurako maletea egiten asi dala esaten da.

3. Ume ilari, begiak itxita geldituezkero, zabaldu egin oi dautsez, bestela norbait atzetik eroango leuke.

Ila zarrago bada, itxi egiten dautsez begiak.

Begizkoa deritxon sineskeritik edo dator au.